XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hemen kantatu eta han gorde, zelatan ibiltzen omen da, beste txoriak habiak non egiten ari diren miatuz.

Hau bota nienean neska-mutilak lepoak luzaturik arretaz entzuten ari zirela ohartu nintzen.

Horrelako kontuak jakitea beti gustatzen zaie.

Badirudi berentzako ere zerbait ikasten dutela, edo nola edo halako botere ezkutuak dituzten izakiak gustatzen zaizkiela.

Beti bezala, nola ez ba, lehengo astakilo hura ukabilaz desafiozko keinuak egiten ari zitzaion negarra erabat xukatu gabe aurpegia gorri-gorri eginda zeukan neskato gaixoari.

Eskolatik ateratakoan ikusiko zuela bai, ona zer den.

- Kukua entzuten dugunean jarraitu nuen handik pixka batera, lortu nuen isiltasun une hura luzatu nahian arrautzak jartzeko garaia dela esan daiteke.

- Eta kukuak baditu ohitura bereziak kontu horretan.

- Lehenbizi, berak ez du habiarik egiten beste txoriek beren garaia heldutakoan egiten duten bezala.

- Kukuak, bere arrautzak jartzeko asmotan denean, beste txorien habiak bisitatzen ditu eta goxoenak iruditzen zaizkionetan uzten ditu bere arrautzak.

- Banan-banan barreiatzen ditu han-hemenka, kontu handiz, beste txoriak arrautza bat gorabehera kontura ez daitezen.

- Eta hara zer gertatzen den!

- Esate baterako txantxangorriaren habian jarri badu, (...)